Lugaia Fundazioko Javi Franco teknikariak azaldu zuenez, mundu mailan kutxadura da aldaketa globalaren eragile nagusienetakoa eta plastikoa da hondakin kutsatzaileenetako bat. Francoren esanetan, urtero 8 milioi tona plastiko sartzen da itsasora, %80 lurretik eta itsasoko animalien ekosistema eta garapena alteratzen ditu. Bere ustez, plastikoaren kontsumoa jeistea da egoera onbideratzeko biderik eraginkorrena eta lege aldetik kontsumoa mugatzeeko hainbat pauso hartu diren arren oso neurri arinak dira eta plastikoaren kontsumoak gora egiten jarraitzen du.
Era berean, azaldu zuen, azken urteotan, Europan ibaien egoera asko hobetu dela, baita Gipuzkoako ibaiena ere, horren adierazgarri azken azterketen arabera, gaur egun, nutriak ikus daitezke Gipuzkoako ibai guztien hasierako zatietan.
Francok herritarrekin batera ibaia garbitzeko ekimena txalotu zuen, nabarmenduz halako ekimenek balio dutela ibaiarekiko harremana eta kontzientziazioa indartzeko adin guztietako herritarren artean.