‘La pulga’ren flamenko emanaldiak jendetza batu zuen Soraluzeko plazara

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko apirilaren 22a

Zapatu eguerdian, ibaia garbitzeko auzolanaren ostean, Askoa Etxebarrieta ‘La pulga’ flamenko dantzari gasteiztarrak emanaldia eskaini zuen Plaza Berrian eta baita jendetza erakarri ere hura ikustera. Dantza emanaldiaren amaieran, herritarrei gonbitea egin zien tablatura igotzeko eta Ivan Salguero herritarrak gonbitea onartu eta kantu saio bikaina eskaini zuen tablatuan, ikusleen txalo zaparrada jasoz.