Hainbat herritarrek kritikak publikatu dituzte Facebook-en SAPAko aparkalekuen obraren harira. Batik bat, kritikatu dute orain, aparkalekuak tokiz aldatu eta autoak espaloiaren ondoan aparkatzearen ondorioz, aparkatutako zenbait ibilgailuak oztopatu egiten dutela espaloiko pasabidea, bereziki, gurpildun aulkian doazenei edo umeek sillei.

Bada, kritika horiei Facebook-en bertan erantzun die alkateak, honako arrazoiak emanez:
“Aparkalekuen aldaketa ez da kapritxoz egin; aparkalekuetako erabiltzaileek eta oinezkoek helarazi dizkiguten arazoak konpontzea du helburu:
- 1. Segurtasuna: Diseinu berriak abiadura murriztera behartzen du, espaloian ibiltzen direnentzako arrisku-sentsazio hori ezabatuz.
- 2. Ongizatea: Euri egunetan oinezkoak autoak pasatzean bustita geratzea eragiten zuten espaloiaren bazterreko putzuekin amaituko da.
- 3. Irisgarritasuna eta erosotasuna: Orain ez da galtzada zeharkatu beharko autora igotzeko, eta maletategia ez dugu paretaren kontra ireki beharrik izango. Erosotasunean irabazten dugu egunerokoan (erosketak, haurren aulkiak, etab.).
- 4. Higienea: Aurreko diseinuak zikinkeria pilatzen zuen, garbitzeko ailegaerraztasunik ez zuena. Orain garbiketa-lana errazten dugu, eta horrek eremuaren irudia hobetzen du.
Badakigu aldaketa orok egokitzapena eskatzen duela eta detalle teknikoak hobetzeko daudela, baina ziur gaude azken emaitzak eremuko bizi-kalitatea hobetuko duela”.