"Etxeratze prozesuan 100 presoen langa gainditzea" modu positiboan baloratu zuten

Ubane Madera Zangitu 2026ko apirilaren 25a

Atzo, euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzean, balorazio positiboa egin zuten “etxeratze prozesuan 100 presoren langa" gainditu delako eta zentzu berean urrats gehiago espero direlako epe motzean. Aldi berean, baina, plazaratu zuten “arduraz eta kezkaz” hartzen dutela “egunotan egunerokotasun mediatikoa hartu duen Iparragirre eta Karasatorreren 100.2 artikuluaren aplikazioa ukatzea”.

Atzo azpimarratu zuten moduan, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) etxeratze prozesuan 100 presoren langa gainditu dute eta “aurrera urratsak ematen jarraitzea” espero dute.

Hala ere, gaineratu zutenez, “97 presoren zifra hori behar bezala” ulertzea komeni da, badaudelako oraindik erregimen itxian hainbat, etxean egotea egokitu arren. “97 horietatik 60 dira egunerokotasunean kalea zapaltzen ari diren presoak, beraz, 37 dira oraindik erregimen itxian jarraitzen dutenak beraien zigorraren azken urteak etxean betetzeko baldintzak betetzen badituzte ere”.

Halaber, “ardura eta kezka” ere plazaratu zuten “egunotan egunerokotasun mediatikoa hartu duen Iparragirre eta Karasatorreren 100.2 artikuluaren aplikazioa ukatzea”. Salatu zuten “beste behin, argudiaketa juridikotik baino mendeku logikan oinarritzen den praktika juridikoa agerian” geratu dela.

Bukatzeko, azpimarratu zuten “konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren eraikuntzan jarraituko” dutela “nahiz eta, presioa egitera eta mendeku politikak gailentzen jarduten duten esparru judizial, politiko eta lobby mediatikoak izan aurrean".