Oleako farola berria botata

Ubane Madera Zangitu 2026ko apirilaren 27a

Gaur goizean, botata azaldu da Oleako zubiko faroletako bat, farola berria, justu lehenago botatako beste baten ordez ipinita zegoena. Udaltzaingotik esan dutenez, goizeko lehen orduan ondo zegoen farola, beraz, gaur, geroxeago izan da gertakaria. Gaiari buruz galdetzean, ez zeukaten informazio gehiagorik.