Nortasun agiria zein pasaportea berritzeko ia txanda guztiak hartuta

Ubane Madera Zangitu 2026ko apirilaren 29a

Maiatzaren 6an Plaza Zaharrean egongo da nortasun agiria zein pasaportea berritzeko zerbitzu ibiltaria. 09:00etatik 13:30ak arte izango da. Aurrez txanda hartuta joan daiteke, eta eskari handia izan da. Atzo, adibidez, zortzi txanda besterik ez zeuden libre.

Guztira, 48 txanda daude maiatzaren 6ko zerbitzua erabiltzeko. Txanda hartzeko: 943 75 30 43, mezua bidalita harrera@soraluze.eus helbidera edo aurrez aurre udal bulegoan.

Soraluzen lehen aldiz izango da zerbitzu ibiltaria datorren astean, baina beste bi bider etortzeko aurreikuspena badu dagoeneko. Oraindik zehazteko dituzte datak.