Prentsa ohar bitartez, salatu dute joan den astean egindako mahai negoziatzailean, “patronalek” ez zutela “prekaritatearekin amaituko lukeen kontratazioari buruzko inongo neurririk ekarri”. Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera ere gaitzetsi dute, ELAren esanetan, batetik, “muzin” egin diolako negoziazio mahaian esertzeari, eta bestetik, ez delako “gai agindu zuen langileen prekaritate eta genero diskriminazioari aurre egingo dion lan hitzarmen bat mahai gainean jartzeko”.
Datutan, salatu dute “sektoreko langileen ia erdiak borondatezkoak ez diren lan kontratuak” dituztela. Diotenez, egoera hori “areagotzen ari da” “enpresen mozkinak biderkatzeko”: “Egoitzen antolamendua aztertuz inondik inora ez da datua justifikatzen; soilik zaintza esparruko enpresen mozkinak biderkatzeko estrategiak egiten du”.
Egoera horren aurrean, erabaki dute egunotan greba egitea eta aldarrikapenak udaletara eramatea, oraingoan, Errenteriakora eta Zumaiakora. Eta esan dute ez dutela baztertzen udal gehiagotan ere itxialdiak hastea.