Gomazko paletako txapelketan, hiru partidu jokatuko dituzte: bat banaka kantxa osoan, bi binaka kantxa osoan eta azkena banaka zazpiaren barruan. Hiru partida joateko dituzte joanekoan, eta, bueltan beste horrenbeste, guztira, sei. Bada, lau partida irabazten dituena sailkatzen da hurrengo errondara.
Bihar, zapatua, joaneko partiduak jokatuko dituzte, Hernanin. Soraluzetik, honako lau pilotariek jardungo Jurgi Rasconek, Julen Gallastegik, Aitor Atxotegik eta Antxon Gisasolak.
Bueltako partiduak, berriz, Soraluzen izango direnak oraindik zehazteke daude, baina seguru aski bihar zortzi, maiatzaren 9an izango dira, Araneko frontoian. Soraluzeko ekipoa osatzen dute lehen aipatutako lau pilotariek eta Hodei Tajuelok.