Beste farola bat botata

Ubane Madera Zangitu 2026ko maiatzaren 2a

Gaur goizean, zapatua, beste farola bat azaldu da lurrean. Oraingoan, Estaziñoan izan da, autobus geltoki ondoan. Farola dagoen kokaguneko harlauzak ere jasota daude, beraz, badirudi kale-argiaren kontrako kolpea nahikoa handia izan dela. Justu joan den asteburuan bota zuten beste farola bat, hura Olean.