Arrakastatsua izan da Aurretiazko Borondateen gainean Soraluzen antolatutako lehen informazio-hitzaldia. Bete egin zen izen-ematea, 20-21 lagunen partaidetzarekin. Are gehiago, jende gehiagok ere bazuen parte hartzeko interesa, baina ez zegoen lekurik.
Gaur egin dute lehen saioa, eta, bertan izan dira Debabarreneko ESIko profesionalak, tartean, Soraluzeko anbulatorioko erizaina ere bai. Aurretiazko Borondateak zer diren azaldu dute gaurko saioan. Hau da, pertsona batek planifikatuta laga dezake, bere kabuz erabakitzeko gai ez den unerako, zein osasun-zainketa jaso edo baztertu nahi dituen etorkizunean. Horretarako, ezaugarri jakin batzuk dituen dokumentua izapidetu behar da.
Hala, gaur, hasierako azalpenak jaso ondoren, partaideei aukera emango diete Aurretiazko Borondateen dokumentua izapidetzeko; horretarako, maiatzaren 15ean egin dute bigarren hitzordua.
Hurrengorako izena emateko aukera
Osterantzean, Aurretiazko Borondateen gaineko informazio orokorra jaso nahi dutenek, datorren ekainaren 1ean izango dute bigarren aukera. Egun horretan, oinarrizko informazioa jasoko dute eta gero, dokumentua izapidetu nahi duenak ekainaren 15ean izango du bigarren hitzordua. Izen-ematea zabalik dago -lekuak bete arte-. 20 lagunendako lekua izango da.
Aurretiazko Borondateen gaineko informazio-hitzaldi saioa Debabarreneko ESIk eta jendartEKIN-ek antolatu dute, Nagusien Kontseiluaren baitan.