Asteburu honetan hasiko da aurtengo areto-futbol txapelketa

Ubane Madera Zangitu 2026ko maiatzaren 7a

Bihar, barikua, hasiko da aurtengo areto-futbol txapelketa. 14 taldek eman dute izena (barruan guztiak) Haien artean, klasikoak zein hiru berri daude. Asteburuetan jokatuko dituzte partiduak, Araneko frontoian: barikuetan, 19:30ean hasita, eta zapatuetan, berdin, 19:30ean hasita -aste honetan, 20:30ean- hiruna partidu egun bakoitzeko.

Aurten, berritasunekin dator Futbito Txapelketa. Batetik, orain arteko antolatzaileek laga egin dute eta berriek hartu dute gidaritza. Halaber, aldaketa horrek beste bat ere ekarri du: orain arte jokatzen ziren Liga eta Kopa barik, aurten ligaxka bakarra izango da.

Izena eman duten hamalau ekipoak zazpiko bi multzotan banatu, eta zazpi jardunalditan elkarren kontra jokatuko dute. Gero, ekipo bakoitzaren sailkapenaren arabera, multzo bien arteko lehiak izango dira final zortzirenetatik aurrera.

Lehen postuak erabakitzeko partiduak, berriz, jaietako txupinazo egunean jokatuko dituzte: txupinazoaren aurretik, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidua; eta txupinazoaren ondoren, lehenengoaren eta bigarrengoaren artean erabakitzekoa. 

Ekipoak

Honako taldeek lehiatuko dute:

A taldea:

  • Kastakuak
  • Manchester Pity
  • Eibartarrak
  • Salabardo
  • Goenetxetxo Prime
  • Marokoarrak Gara
  • LTC

 

B Taldea

  • Los Chamacos
  • LMA
  • Balsiqueños
  • Fatal Tigers
  • Nothingan Miedo
  • Jubiletak
  • El Rincon