Euskadiko finalerdiei dagokienez, Soraluzen izango diren borrokalari gehienak arabarrak izango dira, zazpi; beste bost izango dira gipuzkoarrak eta bi bizkaitarrak. Euskadiko txapelketako kanporatze-saioak jokatuko dira, finalerdiak.
Boxeo jaialdia 18:00etan hasiko da, 17:30ean zabalduko dituzte Araneko ateak, eta, 16:30ean, berriz, egingo dute pisaketa, hori ere Aranen bertan.
Honako borrokak izango dira:
Euskadiko finalerdiak:
- Paula Olalquiaga (Gipuzkoa) vs Dorleta Zubeldia (Araba)
- Oier Biain (Araba) vs Axel Aguilar (Gipuzkoa)
- Ghoufran Laabi (Araba) vs Mariur V. Zubcu (Gipuzkoa)
- Jesus Magnavy (Gipuzkoa) vs Ekaitz Delgado (Araba)
- Iker Santos (Araba) vs Abdelilah Daoui
- Gilen Ibarzabal (Bizkaia) vs Gabriel Alejandro
- Elkin Molero (Araba) vs Robell Batista
- Gilen Ibarzabal (Araba) vs Roberll Batista (Gipuzkoa)
Soraboxekoak eta beste:
Soraboxetik antolatuta, berriz, beste bost borrokaldi izango dira.
- Wasim Ber (Sorabox) vs Egoitz Fernandez (Anoeta)- 60 kilo.
- Aaron Santana (Sorabox) vs Michael Ysevih (Upercut, Bilbo)- 75 kilo.
- Asier Cuadra (Sorabox) vs Edu Aceituno (Anoeta)- 64 kilo
- Ander Lujanbio (Anoeta) vs Juan Olaya (Global K.O.)- 65 kilo
- Ivan Rios (Anoeta) vs Oier Ortueta (Global K.O.)- 75 kilo
- Bilall Ben (Sorabox) vs David Moran (Zaragoza) - 90 kilotik gora
- Jokin Merino (Sorabox) vs Anderson Steven (Global K.O.)- 61 kilo.
Soraboxeko Ixa Rodriguezek dioenez, "ondo" doa sarrera-salmenta, eta, beste jaialdi batzuetako emaitzak ikusita, seguru bete egingo direla harmailak.
Edozein modutan sarrerak eros daitezke aldez aurretik 15 euroan Soraluzeko kiroldegian, Beleko tabernan, 639 27 56 75 zenbakian, edo egunean bertan txarteldegian, 20 euroan.