Birritan bete zuten Herri Antzokia 'Anabasa Pentagramaenean' ipuin musikatuarekin

Ubane Madera Zangitu 2026ko maiatzaren 7a

Egunotan, Musika Astea egiten dabil herriko musika eskola eta denetariko ekitaldiak izaten ari dira Soraluzen. Atzo, adibidez, antzokia bete egin zuten birritan, Anabasa Pentagramaenean izeneko ipuin musikatua taularatu baitzuten. Goizean Plaentxi Eskolakoak izan ziren ikusle eta dantzari eta arratsaldean, gurasoak. Bideoan, goizeko ikuskizunaren mostratxo bat.

Gaur, berriz, Musika goiztiarra izeneko saio irekia egin dute Katamarran Haur Txokoan. Bihar, +55ekoendako saio irekia izango da musika eskolan eta baita biolontxelo entzunaldia ere. Eta azkenik, zapatuan, SoraFolk Topaketa egingo dute.

Horrez aparte, aste osoan egin dituzte bestelako entzunaldiak eta ikastaroak. Argazkian ikusten den moduan, astelehenean, adibidez, perkusio herrikoia ikastaroa egin zuten.