Joaneko hitzorduan moduan, oraingo honetan ere hiru partidu jokatuko dituzte palariek: bat banaka kantxa osoan, Julen Gallastegik; bi binaka kantxa osoan, Antxon Gisasolak eta Jurgi Rasconek, eta, azkena banaka zazpiaren barruan, Aitor Atxotegik.
11:00etan hasiko dira partidak, Araneko frontoian.
Finala, ekainean
Soraluzetik, Julen Gallastegi, Antxon Gisasola, Aitor Atxotegi eta Jurgi Rascon lehiatuko dira. 2-1eko aldearekin kantxaratuko dira etxekoak, Hernanin banakako biak irabazi egin baitzituzten eta binakakoa, berriz, galdu.
Domekan jokatuko dituzten partidak txapelketako final-hamaseirenak izango dira. Hori horrela, etxekoak sailkatuz gero, final zortzirenetarako sailkatuko dira eta Zumaiaren kontra jokatuko dute hurrengo fasea, maiatzaren 17an joanekoa eta 24an itzulerakoa.
Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketaren finala, berriz, ekainaren 28an jokatuko da.