31 lagunek parte hartu zuen atzoko tortilla lehiaketan, 23 umek eta 8 gurasok.
Gaztelekuaren kanpoko aldera sutegiak eta sukaldeko tresnak atera, eta bertan prestatu zituzten tortillak.
Antolatzaileen esanetan, guztiak zeuden gozoak, baina lehiaketa izanik, onenak izendatu behar ziren, eta, gurasoak gailendu ziren horretan.
Lehiaketa Eusfera egitasmoaren baitan antolatu dute umeei euskarazko ingurunea eskaintzeko helburuz.