Puntako boxeo ikuskizuna eta jendetza Soraboxen jaialdian

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko maiatzaren 11

Zapatuan, laurehun pertsona baino gehiago batu ziren Soraluzeko Arane kiroldegian Soraboxen eskutik egin zen boxeo jaialdia ikustera. Guztira, hamairu borrokaldi jokatu zituzten, sei Euskadiko txapelketako kanporaketakoak eta zazpi osteko jaialdikoak. Jaialdiko atalean, Aaron Santanak eta Wasim Ber Soraboxeko plazentziatarrek ez zuten aurkariak garaitzerik lortu. Hala, Soraboxek bost borrokalditik bi garaipen eskuratu zituen. Ikus emakumezkoen eta plazentziatarren borrokaldiak bideoan. Barruan jaialdi osoko argazkiak. Argazkilaria: Jon Agirre.  

Euskadiko txapelketako finaldietarako kanporaketan ondorengoak izan ziren emaitzak (garaileak letra lodiz):

  • Paula Olalquiaga (Gipuzkoa) vs Dorleta Zubeldia (Araba)
  • Oier Biain (Araba) vs Axel Aguilar (Gipuzkoa)
  • Jesus Magnavy (Gipuzkoa) vs Ekaitz Delgado (Araba)
  • Iker Santos (Araba) vs Abdelilah Daoui (Bizkaia)
  • Gilen Ibarzabal (Bizkaia) vs Gabriel Alejandro (Araba)
  • Elkin Molero (Araba) vs Robell Batista

Ostean Soraboxek antolatuta jokatu ziren zazpi borrokaldietan berriz ondorengoak izan ziren emaitzak (garaileen izenak letra lodiz):

  • Aaron Santana (Sorabox) vs Michael Ysevih (Upercut, Bilbo) - 75 kilo.
  • Wasim Ber (Sorabox) vs Egoitz Fernandez (Anoeta) - 60 kilo.
  • Asier Cuadra (Sorabox) vs Edu Aceituno (Anoeta) - 64 kilo
  • Ander Lujanbio (Anoeta) vs Juan Olaya (Global K.O.) -  65 kilo
  • Ivan Rios (Anoeta) vs Oier Ortueta (Global K.O.) - 75 kilo
  • Anderson Steven (Global K.O.) vs Jokin Merino (Sorabox) - 61 kilo.
  • David Moran (Zaragoza) vs Bilal Ben (Sorabox) - 90 kilotik gora