Gaurko elkarretaratzean gaineratu dute Administrazioaren diru-sarrerak are handiagoak liratekeela “soldatak bidezkoagoak eta, beraz, zenbateko handiagokoak izango balira, eta, balira, eta, batez ere, enpresariek dagokien ekarpena egingo balute lortzen dituzten etekin handiengatik”.
Ildo beretik, gogora ekarri dute HELa -Herri Ekimen Legegilea- aurkeztu zutenean argi geratu zela “egoera ekonomikoak eta diru-sarrera fiskalek aukera ematen ziotela Gasteizko gobernuari parekatze-osagarri hori bere gain hartzeko, eta gaur egun are gutxiago dira ukatze hori ekonomikoki justifikatzeko argudioak”. Halaber, uste dute ez direla “hain justifikagarriak, bizitzaren kostuaren igoera areagotu egin denean”.
Zergak igo gerra-enpresei
Azken horrekin lotuta, jakinarazi dute KPIa %3,4ra igo dela martxoan eta %3,2ra, berriz, apirilean, batik bat, “AEBek Amerikako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurka egindako eraso militarrek, eta Israelek Libanoren aurka” egindakoek ekarri duten “nazioarte mailako krisi edo aztoramendu ekonomikoak” eraginda. Eta testuinguru horretan “petrolio enpresa handiak eta armagintza sektorean ari diren enpresak izugarri aberasten” ari direla salatu dute.
Egoera horren aurrean, uste dute “beharrezkoa” dela “kontrolatzea eta prezioen gorakadari betoa jartzea, eta, gerraren kontura etekin eskandalagarriak lortzen ari direnei zergak igotzea, hori baita modu bakarra murgilduta gauden krisi kapitalistaren ondorioak arintzeko, eta horiek gure bizkar gainean zamatzea ekiditeko”.