Ederto dabiltza Costa Brava aldean Itxaropena Erretiratuen Elkartearekin bidaian diren 37 lagunak. Domekan, goizean goiz abiatu ziren harantz, eta, atzo, astelehena, egin zituzten lehen bisitak. Alberto Arizagak kontatu duenez, atzo Lloret de Mar eta Blanes bisitatu zituzten eta gaur, berriz, Besalu eta Empuriabrava ikustera joango dira. Datozen egunotan ere beste leku ugari bisitatzeko asmoa dute. Barikuan hartuko dute bueltarako bidea. Argazkiak: Alberto Arizaga.