Bestalde, Marraseko alebinek ekainaren hasieran jokatuko dute ligako azken partida, baina oraindik ez dute zehaztu jokalekua zein izango den. Azken hitzordua, adibidez, Soraluzen izan zuten.

Aurkari zaila Kopan
Azkenik, MIK Marras taldeko neskek ere ekainean bukatuko denboraldia. Haien kasuan, ekainaren 30ean bukatuko dute liga, goiko postuetan bukatu ere; hirugarren postua ziurtatuta dute, eta bigarren postua eskuratzeko aukera ere badute.
Baina, gainera, liga bukatu aurretik, beste hitzordu garrantzitsu bat izango dute: Euskadiko Kopako finalerdia. Ekainaren 13an jokatuko dute –oraindik ez dakite non–, eta, irabaziz gero, hurrengo egunean bertan jokatuko dute finala. Hori bai, ez dute erraza izango finalerako sailkatzea, aurkaririk "zailena" tokatu baitzaie finalerdirako: Gasteizko Sumendi taldea.
Edozein modutan, galdu edo irabazi, bai kirol-emaitza aldetik eta baita bestela ere, "oso pozik" dira aurtengo denboraldiarekin.
2025-2026an, Marraseko neskek Aguraingo hockey jokalariekin osatu dute taldea, biak herri txikiak izanik elkarlana ezinbesteko. Herri bakoitzeko seina hockey jokalari daude, MIK Marras izena ipini diote taldeari eta "oso-oso modu positiboan" baloratu dute emaitza. "Demaseko giro ona" izan dute "bai jokalarien zein gurasoen artean". Kirol arloan, berriz, oreka handia izan da ligako taldeen artean, eta, partiduak parekatuago izanda, gusturago ibili dira.
Marras Irristaketa Taldeko gainerako taldeen balorazioari dagokionez, alebinek "kirol mailan oso emaitza onak" lortu dituzte, eta, benjaminen kasuan, berriz, aurten talde berria osatu dute eta "oso-oso gustura eta pozik" daude: "Zortzi bat dira ekipoan, zortzitik sei aurten hasi dira, eta oso pozik daude".