Atzo, giro ederrarekin, goizean goizetik margolariz bete ziren Soraluzeko kaleak. Nagusien mailan 22 pertsonak eman zuten izena eta ume eta gaztetxoen mailetan, berriz, 185 parte hartzaile izan ziren, "inoizko parte hartzerik handiena", Maite Quintanilla kultura zinegotziaren esanetan.
Eguerdi partean, ume eta gaztetxoek margolanak entregatu ostean, ikusgai ipini zituzten eta Zirika Zirkusekoek zirku tailerra eskaini zuten plazan batu ziren umeen entretenigarri. Ordubietarako, berriz, helduek ere entregatu zituzten lanak eta guztiak ikusgai ipini zituzten Kalebarrenen, ume eta gaztetxoen mailan sarituak izan ziren lanekin batera, herritarrek ikus zitzaten. Hain zuzen, momentu horretan zabaldu zuten herritarrek euren gustuko margolana hautatzeko bozketa eta zabalik izan zen arratsaldeko seirak arte.
Arratsaldeko seiretarako, epaimahaiak erabakita zuen helduen mailako sariak zeinentzako izango ziren. Lehenik, umeen eta gaztetxoen sariak banatu zituzten eta ondoren, helduenak, Plaza Berrian. Margolariekin batera, herritar ugari batu zen sari banaketa ikustera.
Helduen mailan, epaimahaiak Julio Gomez Mena leioarrari eman zion lehen saria, Kontzejupea eta Santa Ana kalea ageri zituen margolanagatik eta herritarrek, berriz, Zara Garcia Saiz kantabriarraren margolana aukeratu zuten, Iraolabeiti baserriaren erretratua. Garciaren lanak sari bikoitza jaso zuen atzo, epaimahaiak hirugarren saria ere eman zion eta. Bigarren saria, Iker Mugarra San Martin Ugaoztarrarentzako izan zen, Kalebarreneko etxeen ibaialdeko fatxadak agertzen zituen margolanagatik.
Datozen egunetan, helduen mailan saritutako hiru margolanak Tolarekua aretorako bidean ipiniko dituzte ikusgai.
Sailkapena
Honela gelditu zen atzo margolarien sailkapena:
Helduen maila:
3. Saria: Iker Mugarra San Martin (Ugao, Bizkaia)
2. Saria: Zara Garcia Saiz (Camargo, Kantabria)
1. Saria: Julio Gomez Mena (Leioa, Bizkaia)
Herritarren saria: Zara Garcia Saiz (Carmargo, Kantabria)
1. Maila. Haur hezkuntza:
3. Saria: Hilal Sahad Mohammadi
2. Saria: Zoe Belastegi
1. Saria: Julen Azula
2. Maila. Lehen hezkuntzako 1+2:
3. Saria: Edurne Martin
2. Saria: Hiba Hajji
1. Saria: El Anaouoi
3. Maila. Lehen hezkuntzako 3+4:
3. Saria: Angel Benitez
2. Saria: Sara Aldazabal
1. Saria: Walid Aalouach
4. Maila. Lehen hezkuntzako 5+6:
3. Saria: Mikel Gallardo
2. Saria: Jone Urtiaga
1. Saria: Garazi Varela
DBH:
3. Saria: Jone Ormazabal
2. Saria: Kautar Aalbi
1. Saria: Salma Mirate