ZOZKETA

Alazne Fernandez soraluzetarrak irabazi du Barrenaren saria, Egunean Behinen bigarren astean

Barrena 2026ko maiatzaren 25a

Egunean Behinen 21. denboraldiko bigarren astea igarota, Tokikom Ligako sailkapen orokorreko bosgarren lekuan dago Barrenaren taldea. Euskarazko tokiko hedabideen arteko lehia du berezitasun abian den denboraldiak. Lehia horretan hamar hedabide ari dira parte hartzen, eta tartean da Barrena ere.

Lehia horretatik aparte, Barrenak bere taldeko kideen artean hainbat sari banatuko ditu Egunean Behinen 21. denboraldiak iraungo duen 11 asteetan. Hain zuzen ere, astero sari bana zozkatuko du taldeko parte hartzaileen artean eta beste sari berezi bat denboraldiko txapeldunari. Aste honetako saritua Alazne Fernandez soraluzetarra izan da eta honako saria eskuratu du: Mirari Martiarenak ekainaren 19an Deban aurkeztuko duen Norbere mundu intimo umorezko ikuskizunerako bi sarrera.

Pasa den asteko Barrenaren irabazlea Mikel Madarieta ermuarra izan zen.

Hona hemen, bigarren astearen ostean, nola gelditu den hedabideen sailkapena: