2025-2026 ikasturtean, 4 urtetik hasi eta DBHrainoko 40 bat ume ibili dira Zirkopilla zirko eskolan. Arrate Espilla Iriondo (Eibar, 1986) soraluzeartutako eibartarra dute zirku-irakasle. Denetariko diziplinak lantzen dituzte zirku eskolan; eta diziplinak ikasteaz bat, haien bitartez, umeek koordinazioa, oreka, arreta, psikomotrizitate fina eta psikomotrizitate orokorra garatzen dute.
Espilla 2019an hasi zen zirku irakasle Soraluzen, eta urtetik urtera, handitzen doa Zirkopilla Zirko Eskolako ikasle kopurua.