Adiskidetasunaren amaiera, hizkuntzaren erabilera, klase sozialak eta beste izan zituzten hizpide Miren Amurizarekin, bere ‘Pleibak’ liburutik abiatuta

Ubane Madera Zangitu 2026ko maiatzaren 26a

Miren Amuriza berbetan, atzo, Udal Liburutegiako irakurle klubean.

Atzo, astelehena, ohi baino irakurzale gehiago elkartu zen Euskarazko Irakurle Klubean. Miren Amuriza zuten gonbidatu eta haren Pleibak liburua irakurgai. Giro lasaian, patxadaz aritu ziren liburuaz, idazleak zuzeneko esperientziak partekatu, irakurleen galderak erantzun eta liburuko pasarteak irakurri zituen. Hartara, borobil itxi dute ikasturtea Euskarazko Irakurle Klubeko kideek ikasturtea. Agurtu aurretik, domeka honetan izango den Pleibak liburuan oinarritutako bertso-saio literariora gonbidatu zituzten irakurleak.

Atzo, astelehena, Miren Amurizarekin izandako tertulia literarioak lagatako zapore onarekin agurtu zuten 2025-2026 ikasturtea Euskarazko Irakurle Klubeko irakurleek.

Hitzordura bertaratu zirenek Pleibak eleberria izan zuten irakurgai, eta, haren bitartez, Pollyren eta Joneren nerabezaroan murgildu eta bi gazteen bizipenak adiskidetasuna, minak, pozak… mamitu zituzten idazlearen eskutik.

Uxue Alberdi liburuzainak kontatutakoaren arabera, liburuari buruz jardun zutenean aipatu zuten adiskidetasun baten amaiera azaltzen duela, eta, gai horretaz ez dela asko idatzi izan, ez dela asko agertu ez literaturan, ez ikus-entzunezkoetan, eta orokorrean, gizartean ere ez dela hortaz berba egiten.

Klase sozialak, giro politikoa…

Halaber, kontatu du ere liburuak lantzen dituen beste gaiak direla klase sozialen arteko harremana eta desoreka, eta, 2000ko lehen hamarkadako Euskal Herriko giro politikoa. Eta liburuaren beste ezaugarri nabarmena dela hizkuntza zela erabiltzen duen. Mirenek esan zuen gazteen kaleko hizkuntza errepresentatzeko lengoaia literario baten bilaketa izan zela nobela idazteko abiapuntua.

Horrez aparte, atzoko topaketan, Amurizak liburuko zenbait pasarte irakurri zizkien, eta kontatu zien zer eta nor izan dituen inspirazio-iturrietako batzuk istoriorako. Halaber, partekatu zuen zein izan den liburuaren sorkuntza eta idazketa prozesua. Eta galderei erantzunez, besteak beste, idazle sena umetatik datorkiola kontatu zien irakurzale soraluzetarrei.

Domekan, Itxaropenako terrazan

Azkenik, domeka honetan BertSorak antolatuta Pleibak liburuan oinarritutako bertso-saio literariora gonbidatu zituen soraluzetarrak Miren Amurizak. Julio Soto eta Uxue Alberdi izango dira bertsolari eta Paule Bilbao Arima musikari. Gai-jartzaile, berriz, Amuriza bera ibiliko da. Saio “dibertigarria” izango dela esan zuten. 13:00etan hasiko da, Itxaropenako terrazan.