Barikuan, 16:30etik 20:30ak arte izango dira Odol Emaileen Elkarteko osasun profesionalak soraluzetarrei odol ateratzeak egiten.
Odola eman dezakete 18 eta 70 urte arteko pertsonek –65 urte, lehenengo aldiz balitz–, 50 kilo baino gehiago pisatzen dutenek eta osasuntsu daudenek. Emakumeek urtean hiru aldiz eman dezakete, eta gizonek, asko jota, lau aldiz.
Odola eman aurretik, segurtasunagatik, bai emailearentzat zein jasotzailearentzat, osasun elkarrizketa egiten dute lekuan bertan, eta emailearen tentsioa zein hemoglobina maila begiratzen dira.