Loizagara irteera eta Soraluzeko gaizkileei buruzko hitzaldia

Ubane Madera Zangitu 2026ko maiatzaren 28a

Loizaga Dorrearen museoan dagoen Rolls-Royce autoetako bat. Argazkia: Loizaga Dorrea.

Bi hitzordu iragarri dituzte Itxaropena Erretiratuen Elkartean ekainerako. Batetik, datorren eguaztenean, Soraluzeko “zenbait gazkileren eta gaiztakeriaren” haineko hitzaldia izango da elkartean. Bestetik, ekainaren 17an, Galdamesen dagoen Loizaga Dorrera irteera egingo dute, bazkari eta guzti. Izen-ematea zabalik dago. Gaur, eguena, 11:00etatik 12:00etara bulegoa zabalik izango da.

Costa Bravako bidaiaren ondoren, ekainerako beste bi ekitaldi iragarri dituzte Itxaropena Erretiratuen Elkartean.

Batetik, datorren eguaztenean, hitzaldia izango da elkartean. Vidas Ejemplares izenburua du eta Juan Carlos Astiazaran izango da hizlaria. Iragarritakoaren arabera, Soraluzeko hainbat gaizkile eta gaiztakeria izango ditu hizpide. 17:00etan hasiko da, elkarteko liburutegian, eta gaztelaniaz izango da.

Egun osoko irteera

Bestetik, ekainaren 17an, Loizaga Dorrera txangoa egingo dute. 09:30ean Estaziñotik irtn eta Loizaga Dorreko txakolindegian hamarretakoa egingo dute. 12:00etan, berriz, bisita gidatua izango da dorrera, eta 14:30ean, Balmasedako Igerilekuak Jatetxean bazkalduko dute. Izen-ematea ekainaren 11ra arte izango da zabalik. 50 euro da prezioa.