Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paletako Txapelketako kanporaketan aurrera segitzen dute Soraluze Pilota Elkarteko palariek. Joan den asteburuko hiru partidak irabazita, asteburu honetan final-laurdenekoen joaneko hiru partidak jokatuko dituzte.
Aiako palariak izango dituzte aurkari, eta, etxean, Araneko frontoian jokatuko dute, Julen Gallastegik banaka, Jurgi Rasconek eta Antxon Gisasolak binaka eta Aitor Atxotegik zazpiaren barruan. 10:00etan hasiko da kanporaketa.
Final-laurdenetako bueltako partidak, berriz, ekainaren 7ko asteburuan jokatuko dituzte, Aian. Eta ya kanporaketa azken txanpan sartuko da, ekainaren 28an jokatuko baita finala.