Atzo, zapatua, eskola kirolaren ikasturte amaierako topaketa egin zuten eta begiraleak lagun, dozenaka umek -heldu bakarra izan zen-jolas tradizionaletan jolastu zuten, askok, lehen aldiz. SAPAn elkartu eta, igel jolasean, tokan, sokasaltoan, zankoekin, txapaka… ibili ziren LH3tik LH6rainoko umeak. LH1ekoek, berriz, futbol zelaia izan zuten jolas-gune eta hula hopean, zirkuituan eta bestelakoetan jardun zuten. Goiza borobiltzeko, domina bana jaso zuten opari. Halaxe agurtu zuten eskola kirolaren 2025-2026 ikasturtea.