Loizaga Dorrea ikustera joateko bigarren autobusa antolatzeko aukera zabaldu dute

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 1a

Itxaropena Erretiratuen elkartetik jakinarazi dutenez, “Loizaga dorrerako txangoak Itxaropeneko bazkideen artean izan duen harrera bikainaren ondoren” erabaki dute, txangora joateko bigarren autobus baterako izen-ematea zabaltzea. Bigarren autobus horretarako, gutxienez, 30 pertsona behar dira. Prezioa da 50 euro. Txangoa, berriz, ekainaren 17an izango da.

Itxaropenatik esan dutenez, Loizaga Dorrea bisitatzeko txangorako izen-ematea zabaldu eta bi orduan bete egin zen autobusa.

“Harrera bikain” hori ikusita, elkarteko zuzendaritzakoek erabaki dute bigarren autobus bat antolatuko dutela, eta jakinarazi dute zabalik dagoela bigarren horretan izena emateko epea.

Kasu horretan ere, txangoaren prezioa da 50 euro eta gutxienez, 30 pertsona behar dira autobusa antolatu ahal izateko. Bihar, martitzena eta eguenean, izango da Itxaropenako bulegoa zabalik, 11:00etatik 12:00etara.

Txangoari dagokionez, ekainaren 17an, 09:30ean Estaziñotik irten eta Loizaga Dorreko txakolindegian hamarretakoa egingo dute. 12:00etan, berriz, bisita gidatua izango da dorrera, eta 14:30ean, Balmasedako Igerilekuak Jatetxean bazkalduko dute.