Soraluzeko odol ematea batez besteko “aurreikuspenaren barruan”

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 1a

Barikuan egin zuten bi hilean behingo odol ateratzea Soraluzen. 32 odol poltsa eraman zituzten “batez besteko aurreikuspenaren barruan”, Soraluzeko Odol Emaileen Elkartetik esandakoaren arabera. Hurrengo odol ateratzea uztailaren 17an izango da.

“Ondo” joan zen barikuko odol ateratzea; halaxe baloratu dute herriko odol emaileen elkartetik. Helarazitako datuaren arabera, 32 emaile izan ziren, horietako bat berria. Kopuruz, “aurreikuspenaren barruan” dagoela aditzera eman dute; urtarrilean 39 odol-poltsa eraman zituzten, martxoan 34 eta oraingoan 32 izan dira.

Hurrengo hitzordua uztailean izango da, herriko jaien aurretik etorriko dira, uztailaren 17an.