Triatoloia 11:30ean hasi eta ordubete inguruko kirol-festa herrikoia izango da. 48 gaztek parte hartuko dute. Igerilekuan hasiko da Triatoloia; igeriketa froga bukatzean, hurrengo txandakoek bizikletan Soraluzetik Soralucera joan beharko dute, eta, azken txandakoek korrika egiten borobilduko dute. Iaz, egundoko giroa sortu zuten erdigunean, goiz-eguerdian kirol-probekin eta arratsaldean, ospakizunarekin. Aurten, besteak beste, iluntzean Latuna Bando txaranga izango da eta garaileak udaletxeko balkoira igoko dira. Porra ere badago, erakargarri askoa; apustuak Bolian eta Edurtzan egin daitezke.