Joan den barikuko BARRENA astekarian okil ama bi kumeei zizarea ematen erakusten duen Iñaki Oregiren argazkia argitaratu zen. Erretratu harekin batera, soraluzeartutako bergararrak beste animalia batzuen argazki dotore gehiago ere partekatu zituen. Astekarian, baina, espazioa mugatua da eta ez ziren kabitu. Bada, Internetek eskaintzen duen plaza handiagoa baliatuta, segidan daude ikusgai erretratuok.