Maiatzeko hitzorduaren arrakastaren ondoren, gaur bigarrenez, zibak dantzan jarriko dituzte frontoian. Hantxe izango da Jorge Morales ziba txapelduna 18:00etan; ohi duenez, lehenengo bere abileziak erakutsiko ditu, kobra, txakurtxoa, kolunpioa, boomerang, Rayo Macqueen… izena duten eta dagoeneko Soraluzeko ume ia guztiek ezagutzen dituzten figurak eginez zibarekin.
Segidan, lehiaketara bertaratzen diren umeak lerrokatu, eta, joko arauak eta egin beharrekoak azalduko dizkie, eta gero, gazteen txanda izango da. Ligaxka eran hasiko da lehiaketa, eta, kanporaketetara pasatzeko, Moralesek agindutakoa egin beharko du nork bere zibarekin. Amaieran, abilenek eta zorte gehien izan dutenek opariak izango dituzte.