Kozina lehiaketa, txangoa eta Gipuzkoako martxa Itxaropena jubilatuen elkartean

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 5a

Itxaropena Erretiratuen Elkarteak jakinarazi duenez, ekainaren 26rako txerri-masail lehiaketa egin nahi dute. Gutxienez bost bikotek eman behar dute izena. Lehiaketak aurrera egiten badu, kozinatutako masailekin pintxoak partituko dituzte egunean bertan. Zabaldu dute izen-ematea, ekainaren 18ra arte. Bestalde, jakinarazi dute Loizaga Dorreko bisitara bi autobus joango direla. Argazkiak: Alberto Arizaga.

Txerri-masail lehiaketari dagokionez, hura antolatzeko ideia Gipuzkoako erretiratu eta pentsiodunen Agijupens elkartetik dator.

Elkarte horrek Gipuzkoa mailan egin behar du txerri-masail lehiaketa, eta aukera dago eskualdeka parte hartzeko. Debabarreneko gainerako herrietan ere jendea apuntatzen bada, beste kanporaketa bat egingo dute, eta hura irabazten duena Arrasaten jokatuko den lurralde mailako finalera joango da, irailean. 

Soraluzen izen-ematea betetzen bada, ekimenari buruzko zehaztasunak lotzen eta jakinarazten joango dira.

Bestetik, Itxaropena Erretiratuen Elkartetik jakinarazi dute Loizaga Dorrea bisitatzera joateko bigarren autobusa osatzeko gutxieneko kopurua ere osatu dela, eta beraz, ekainaren 17an bi autobus joango direla Soraluzetik hara.

Azkenik, kontatu dute atzo, eguena, Hernanin egon zela Soraluzeko elkarteko ordezkaritza, han gauzatu zen Gipuzkoako Erretiratuen Martxa Topaketan parte hartzen.