Arratsalde pasa ederra bingoan, Soraluzeko ludotekaren eta gaztelekuaren eskutik

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 6a

Atzo, arratsaldean, barikua, 70 lagun inguru elkartu ziren Plaza Barrixan, bingoan jolasteko. Gazte, ume zein heldu, adi-adi egon ziren denak, erruberatik ateratzen zituzten zenbakiak entzun eta lerroak zein bingoak kantatzeko deseatzen. Arratsalde-pasa ederra egin zuten askok Udal ludotekaren eta gaztelekuaren eskutik, eta gainera, zortea izan zutenak opari eta guzti bueltatu ziren etxera.