Gaur goizean, zapatua, dena joan da ondo Triatoloiaren 6. edizioan; antolaketa, kirol probak zein anbientea; inor ez da jausi, eta, hainbatek esan duten moduan, “bizirik” heldu dira denak helmugara, eta, horrekin guztiarekin, pozik eta gustura borobildu dute goiza.
Lagun arteko giroa izan arren, hori bai, kirol probak oinarri, podiuma ondo ospatu dute hura osatu dutenek. Eta umoretsu hartu dute azken postua, berriz, aurtengo farolillo gorriek.
Podiuma
Aurtengo Triatoloian, honakoa izan da podiuma:
- 4. taldea izan da garaile. Honako zortzi lagunek osatutakoa:
- Anton, Aitor Orue, Jon Lasku, Iñigo Oñederra, Haritz Albisua eta Ainara.
- Bigarren izan da, berriz, zazpigarren taldea:
- Aritz Cenzu, Andoni Odriozola, Oier Txetxu, Beñat G, Join Muñoz eta Urko.
- Hirugarren izan da, 6. taldea:
- Erik Azula, Gorka Tota, Iñaki Recio, Gorka Blasco, Lander eta Mikel Recio.
- Eta azkena, berriz, 3. taldea izan da:
- Mikel Katxo, Victor, Markel Txetxu, Markel Barru, Eider eta Xabier Bengoa.
Jan-edan gozoak sari
Sari banaketaren aurretik, alkateak berak nabarmendu duen moduan, “anibente ederra ipini” dute gazteek gaurko egunean. Eta segidan partitu dizkiete sariak: txuleta, Egotza gazta eta sagardoa , besteak beste. Xanpaina ere izan dute garaipena zipriztintzeko. Eta amaitzeko, irabazleek zein partaide guztiek elkarrekin atera dute argazki erraldoia.