Joan zen zapatu eguerdian, bertso saio literarioa egin zuten Itxaropena tabernako terrazan BertSorak antolatuta. Miren Amurizak Pleibak nobelaren zatiak irakurri zituen eta berriztarrak jarritako gaien bidez Uxue Alberdik eta Julio Sotok euren gaztarora bidaiatu zuten, garai hartako bizimodua gogoratuz. Soinu banda Paule Bilbao 'Arima' musikariak ipini zuen. Saioa "bereziki ederra" izan zen saioaren amaieran zenbaitek ikuslek adierazi zutenez.