Umoretsu ospatu zuten Triatoloia irabazi izana

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 7a

Atzo, zapatua, goizean egindakoa iluntzean ospatu zuten Triatoloiko garaileek Soraluzeko Udaletxeko balkoira igota. Anton Akizuk, zeremonia-maisu lanak fin-fin eginez, banan-banan aurkeztu zituen taldekideak: Jon Lasku, Iñigo Oñederra La trucha del Deba, Ainara Juaristi, Nairo Quintana baino hobea den Haritz Albisua eta Aitor Orue. Balkoira irten eta berba batzuk eginda, petardoek, bengalek eta xanpainak girotu zuten guztia. Kantuan, dantzan eta Latuna Bando txarangako lagunekin parrandan borobildu zuten eguna.