Txerri-masail lehiaketa eta erakusketa berria Itxaropenan

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 10a

Zenbait herritar erakusketako argazkiak ikusten, atzo, martitzena. Argazkia: Lourdes Lizarralde.

Aurrera egingo du Itxaropena Erretiratuen Elkarteak proposatu duen txerri-masail lehiaketak. Atzo, martitzena, bost bikotek eman zuten izena, lehiaketa egiteko kopuru minimoa, beraz, aurten lehiaketa berria izango da erretiratuen elkartean. Oraindik ere bada lehiakide gehiagorendako lekua, gainera. Izena emateko azkeneko eguna ekainaren 18an da. Bestalde argazki-erakusketa berria ipini dute tabernan.

Txerri-masail lehiaketarako izen-ematea ixten denean, jakinaraziko dituzte egunaren gaineko nondik norakoak. Edozelan ere, dagoeneko erabakita dute lehiaketarako egiten diren txerri-masailekin, pintxoak partituko dituztela bazkideen artean egunean bertan. Txerri-masail lehiaketa ekainaren 26an izango da.

Eskualde mailakoa

Bestalde, txerri-masail lehiaketa antolatzeko ideia Gipuzkoako erretiratu eta pentsiodunen Agijupens elkartetik dator. Elkarte horrek Gipuzkoa mailan egin behar du txerri-masail lehiaketa, eta aukera dago eskualdeka parte hartzeko.

Debabarreneko gainerako herrietan ere jendea apuntatzen bada, beste kanporaketa bat egingo dute eskualde mailan, eta hura irabazten duena Arrasaten jokatuko den lurralde mailako finalera joango da. Hori irailean izango da.

Bestalde, aste honetan argazki erakusketa berria ipini dute Itxaropenako tabernan. Maiatzean Costa Bravara egindako bidaiako argazkiekin osatu dute mostra. Betiko moduan, abernako fondoko paretan daude argazkiak ikusgai.