Debarroko pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte domeka goizean Soraluzen

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko ekainaren 11

Iaz finala jokatu zuten pilotariak Eibarko Astelena frontoian.

Domeka honetan, ekainaren 14an, LXXVII. Debarroko Pilota Txapelketako final handiak hartuko jokatuko dituzte Soraluzeko uda-pilotalekuan, goizeko 11:00etatik aurrera. Soraluce Saria jokoan dela, hiru kategoria nagusietako eskualdeko pilotari onenak elkartuko dira herrian. Aitor Atxotegi plazentziatarrak hamaikagarren txapela irabaz lezake senior mailan. 

Jaialdia kadeteen mailako partidarekin hasiko da. Bertan, Eibarko Amillategi eta Gil bikoteak Aretxabaletako Errasti eta Ibabe izango dituzte aurkari txapela janzteko borrokan. Jarraian, jubenilen txanda izango da: Eibarko Varona eta Gonzalez bikotea Bergarako Etxabe eta Contrerasen aurka jardungo dute garaipenaren bila.

Atxotegi hamaikagarren txapelaren bila

Soraluzen ikusmin handiena sortu duena, ordea, nagusien mailako finala izango da. Olalde taldeko Mendizabalek eta Aitor Atxotegi soraluzetarrak Eibarko Conde eta Aguirresaroberen aurka jokatuko dute senior mailako finala. Atxotegirentzat hitzordu garrantzitsua da domekakoa; izan ere, iaz bere hamargarren Debarroko txapela eskuratu zuen senior mailan eta aurten, bere herrikideen aurrean, hamaikagarrena bereganatzeko aukera du.

Aurten, finala Soraluzen egokitu denez Soraluzeko Pilota Elkarteak antolatu du eta Soraluce kooperatibaz gain, Soraluzeko Udalaren eta Aras enpresaren laguntza jaso du. Domekan bailara osotik etorritako pilotazaleak espero dituzte Soraluzeko frontoian.