Egoitzetako hitzarmenaren aldeko elkarretaratzea Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 12a

Egoitzako hainbat langile elkarretaratzean, atzo.

Atzo, eguena, Mesedetako egoitzako hainbat langilek elkarretaratzea egin zuten Plaza Barrixan. “Hitzarmena, ekiparazioa eta ratioen jaitsiera” aldarrikatu zuten pankarta bitartez, LAB sindikatuak deituta. Gaur, barikua, berriro ere elkartuko dira plazan.

Ekainean, helduen egoitzetako hitzarmenaren negoziazio mahaia egin ondotik egin zuten atzoko protesta. Esplikatutakoaren arabera, “patronalak partzialtasuna hobetzeko proposamen bat” egin zuten, eta hura “aurrerapausoa” izan dela pentsatu arren, LAB sindikatuak uste du ez duela “konpontzen partzialtasunaren arazoa”.

Gaiari buruz “hainbat argipen” eskatu dituzte, eta aldi berean, mobilizazioei ekin. Testuinguru horretan egin zuten atzoko elkarretaratzea, eta gaur berriro ere egingo dutela iragarri zuten.