Dantza izan zen protagonista Ezoziko Erromerixa Egunean

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko ekainaren 16a

Larunbatean, eguraldi ederra lagun, dozenaka dantzazale batu ziren Ezoziko plazan Erromerixa Eguneko egitarauak erakarrita. Arrabitariek, trikitilariek, txistulariek, gaiteroek eta Eingo taldeko musikariek girotu zuten eguna eta dantza izan zen egunaren protagonista nagusia goizetik gauera arte. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete modu batera edo bestera eguna antolatzen lagundu duten herritar eta erakunde guztiei. Argazkiak (behean): Jon Agirre eta Lorea de Castro.