Asier Azkarate bergararra garaile Ezoziko bola sarian

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko ekainaren 16a

Joan zen zapatuan jokatu zuten Ezoziko Bola Premioa. Berrogei bolari inguruk parte hartu zuten eta guztien artean Asier Azkarate bergararra gailendu zen 6 txirlo botata. 

Sailkapena honela gelditu zen:

1. Asier Azkarate (Bergara). 6 txirlo.

2. Jose Luis Gorosabel (UDA). 6 txirlo.

3. Julen Uranga (Lastur). 5 txirlo.

4. Isana Gorosabel (UDA). 5 txirlo.

5. Luken Martino (Ezozi). 5 txirlo.

6. Sebas Aranzabal (Elgeta). 4 txirlo.