50 musikarik baino gehiagok kontzertua eskainiko dute bihar Soraluzeko Musika Eskolaren ikasturte amaierako kontzertuan

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 16a

Bihar, eguaztena, Soraluzeko Musika Eskolak ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du, eta iragarri du 50 musikarik baino gehiagok parte hartuko dutela. Haien artean, izar gazteak zein beteranoak igoko dira taula gainera: Fanfarrea, Konbo Itxaropena, Deabru Gorriak, Leia, Banda Gaztea… 18:30ean hasiko da ikuskizuna, frontoi zaharrean.

Frontoi zaharraren babespean egingo dute ikasturte amaierako kontzertua bihar; hartara, euria izan ala ez, leku berean izango da. Ohi denez, jarlekuak ere ipiniko dituzte frontoia beteko duten entzuleendako.

18:30ean hasiko da eta denetariko saioak izango dira ikusgai, Konbo Itxaropena moduko beteranoenak zein Deabru Gorriak edo Leia moduko gazteenak. Eta ikuskizuna amaitzeko, aurtengo ipuin musikatuan, Anabasa Pentagramaenean ipuinean batera taularatu zuten Dap Dap abestia ere joko dute.