Ekainaren 20an, goizeko 10:00etan abiatuko da ibilaldi gidatua Plaza Berritik eta herrigunean zehar ibiliko dira 2-3 orduz, Ander Oñate Ezenarroren azalpenak entzunez.
Jardunaldia Baso Biziak elkarteak antolatu du, herriguneko landaredia ezagutzeko, eta, bide batez, “landareriak duen balioa barneratu, duen garrantzia aitortu eta landaredi urbanoaren kudeaketarako praktika onak ikasteko”. Beste zenbait gai ere jorratuko dituzte, espezie inbaditzaileen arazoa eta zuhaitzen identifikazioa, besteak beste.
Izen-ematea ez da derrigorrezkoa baina ibilaldian parte hartzeko asmoa izanez gero, antolatzaileek eskertuko lukete mezu email bat bidaltzea ondorengo helbidera: soraluzekobasobiziak@gmail.com.