Dendako produktuak plazara ateratzeaz aparte, gaur, eskaintza bereziak dituzte dendariek BizikaleFest azokarako.
Arratsaldean, berriz, hiru saltokik erakustaldiak egingo dituzte, "tokiko profesionalen inspirazioa eta aholku praktikoak ezagutzeko zuzeneko erakustaldiak":
- 17:30etik18:30era, RKL ile-apaindegiak.
- 18:30etik19:00etara, Belarrak loradendak.
- 19:00etatik 20:00etara, Mabel ile-apaindegiak.
Pintxo bereziak eta bonu-zozketa
Azoka borobiltzeko, jatekoa eta bonu-zozketa ere izango dira arratsalde partean.
Jatekoari dagokionez, Okelia eta Iñarra harategiak arduratuko dira horretaz. Esandakoaren arabera, harakin bakoitzak bina pintxo berezi prestatuko ditu azokan izango den plantxa-sukaldetxoan, eta pintxo horiek erosteko aukera izango da. 18:00etan hasi eta 20:00ak arte.
Bonu-zozketari dagokionez, berriz, azokan erosten duten erosleei partaidetza emango diete 100 euroko bonu baten zozketan parte hartzeko. Zozketa azoka amaitutakoan egingo dute eta irabazleari telefonoz jakinaraziko diote saridun izan dela.