Atzo, Soraluzetik bi autobus joan ziren Loizaga dorrera egun osoko txangoan, Itxaropena Erretiratuen Elkarteak antolatutako irteeran. Lehenengo, Sulibarria upategian hamarretako oparoa egin zuten, hango terrazan. Gero, lokalaren eta bertan dauden ardoen historiari buruzko azalpenak eman zizkieten.
Segidan, Loizagan dagoen auto klasikoen erakusketa ikusi zuten. 78 ibilgailu dotore ikusi zituzten, erakusketa “ikusgarrian”, esan dutenez.
Gero, talde argazkia atera eta Balmasedara joan ziren bazkaltzera. Oparo bazkaldu dutela kontatu dute. Bazkalostean, berriz, denbora librea laga zuten jendea Balmaseda inguruan ibil zedin eta 18:30ak inguruan bueltatu ziren herrira.
Kontatu dutenez, oso ondo ibil ziren eta jendea dagoeneko hurrengo irteerarengatik galdezka ari da.