Denetarik izango du biharko ur-parkeak: bi errei dituen txirrista erraldoi bat, txirrista ertain bat, umeendako ur-puzgarriak, flotagailudun irristakaria, zezen mekanikoa, bi jira-bola (berritasuna) eta giza-tragabola.
Horri guztiari laguntzen, jan-edana eskaintzeko, Atxolin Guraso Elkarteko gurasoek txosna jarriko dute.
Goizez zein arratsaldez izango dira zabalik puzgarriak, honako ordutegiarekin:
- Goizez: 11:00-13:00
- Arratsaldez: 16:00-19:00
- Apar-festa: 18:30