Saria Soraluzeko pilota elkarteko jokalari bakoitzarentzako

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko ekainaren 21a

Pilota elkarteko jokalariak saria eskutan.

Bariku arratsaldean, pilota elkarteko hogeita hamar jokalariek ikasturte amaierako finalak jokatu zituzten udal pilotalekuan. Galdu zein irabazi, denek jaso zuten saria: kopa eta ogitarteko bana. Olaitz Lasa elkarteko presidenteak eskerrak eman zizkien jokalari, guraso eta laguntzaile izan diren erakunde guztiei eta datorren ikasturtean ere pilota eskolak ematen jarraitzeko asmoa adierazi zuen. Izen-ematea zabalik dago.