Aparretan agurtu zuten ikasturtea Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 22a

Zapatuan, aparretan blai agurtu zuten 2025-2026 ikasturtea Plaentxi Eskolako zein Soraluze BHI Institutuko ikasleek. Atxolin eta Keixeta guraso elkarteek antolatuta, ur-parkea izan zuten jostagarri egun osoz, eta, hura itxitakoan, apar-festan murgildu ziren. Antolatzaileen esanetan, "umeak primeran" ibili ziren.