HERRITARREN AHOTIK

Karakateko seinalea errotik mugituta eta ingurua narrastuta

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 22a

Pare bat hilabetean, gutxienez, birritan bere errotik aterata edo oker azaldu da Karakateko argazkiko seinalea. Eta argitaratutako argazkiak erakusten duen moduan ingurua zakarrez beteta laga zuten. Hori ere behin baino gehiagotan gertatu da azken hilabeteotan. Argazkia E.Z. herritarrak bidali du eta zapatu goizekoa da.